Amets Arzallus: “Liberazio politikorik ez da izango liberazio kulturalik ez bada”

Muga ertzeko ikuskera eta muga ertzeko bizimodua. Aste honetan Amets Arzallus bertsolaria eta kazetaria izan da Plaza Hutsa TBn. Bertsolaritzaz, euskaraz, globalizazioaren eraginez, feminismoaz, kulturgintzaz eta kazetaritzaz hitz egiteko aukera izan dute elkarrizketa mamitsuan.