Amaiurko gazteluaren erresistentziaren 500. urteurrena gogoan izan dute gaur

Hego Euskal Herriko instituzio ezberdinetako ordezkariak izan dira Amaiurren duela 500 urte bertan izan zen erresistentzia gogoratzeko.

2022-ko uztailak 16

Amaiurko gazteluaren erresistentziaren eta suntsiketaren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia ospatu da gaur, Amaiurko Gaztelu Elkarteak eta Amaiurko herriak antolaturik eta hainbat instituzioen ordezkarien presentziarekin.

Ekitaldian gogoratu nahi izan dute ere  duela 100 urte, 1922an Amaiurko monolitoa eraiki zela. Monolito hura suntsitu  zuten lehergailukin 1931an, eta 1982an ekitaldi instituzional batean berrinauguratu zen. Gaurkoan, Nafarroako Gobernuko, Nafarroako Parlamentuko, Eusko Legebiltzarreko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietako agintari gorenak bertan izan dira, eta baita ere  legebiltzarkideak eta Nafarroako alkate eta zinegotziak.

Ekitaldia 11: 00etan hasi da bero handiarekin, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako dantzari ugarirekin. Ezpata- dantza dantzatu dute eta gazteluraino desfilatu dute. Gaitariak eta txistulariek girotu dute ibilaldia.

Amaiurko alkateak lore eskaintza egin du monolitoaren aurrean, eta duela 500 urte nafar horien determinazioa eta balentria goraipatu du, eta hura inbasio ilegal bat zela salatu du. Gaztelu abesbatzak “Nafarroa arragoa” eta “Nafarroako ereserkia” abestu ditu ere.

Gehiago