“Amaiur II. Defentsa”

Lur Barnea alboka-rock taldeak 1522an jazotako Amaiurko gazteluaren defentsa egunak kontatzen dira abesti honetan. Indar aldetik oso bataila desorekatua izan zen. Espainiar armada 6.000 soldaduz osatuta zegoen bitartean, gaztelua 100 lagun inguruk defendatu zuen, gehienak baserritarrak izanda. Hala ere, bataila oso gogorra izan zen eta defendatzaileek ez zuten amore ematen. Azkenean mina batek erdiko kuboa suntsitu zuen, gazteluaren defentsa behin betiko eragotziz.