Amaia Izko, epaitegietan errepresaliatuen aldeko borroka nekaezina
2024-ko irailak 11
Haur ausarta zen Amaia Izko, eta gaztetan egindako bidaiek eragina izan zuten bere mundu ikuskeran. Abokatutzaren bidez, euskal presoen ahots bihurtu zen, tortura eta errepresioa salatuz. Altsasuko auzia bere gogorrena dela dioen arren, buruan gordetzen ditu une goxoak: elkartasuna, herriaren babesa eta proiektu politikoarekiko atxikimendua. Justizia sisteman ez du “konfiantza handirik”, baina bere lanarekin gauza asko lortu ditzakeela dio, eta gauza asko lortu direla ere bai. Iruñeko Alde zaharreko alaba da Amaia Izko, eta egun bertan bizi da, han baititu borrokatzen jarraitzeko arrazoi asko.