Altsasun Guardia Zibilak gaur eginen duen jardunaldia salatu dute

Ospa Mugimenduak mobilizatzeko deia egin du, eta 15.30etan manifestazio bat antolatu du, Altsasuko Foruen plazatik abiatuko dena.

2016-ko ekainak 15

Guardia Zibilak Altsasuko Kaputxinoetan “ate irekien” jardunaldi bat egingo du gaur, haurrei bideratutakoa. Hala adierazi du Nafarroako Gobernu delagaritzak bidalitako txio batean, “Eskola Bizikidetza plana”ren barnean kokatzen baitute ekimena, eta Altsasuko eskola guztiei gonbidapenak bidali dizkiete. Iaz Zintronikoko herrian antzekoa egin zuten, eta iskanbila handia sortu zen haurrei ematen zieten ereduagatik. Ospa mugimenduak kontzentrazio batera deitu du eta Altsasuko EHBilduk ohar bat atera du.

Ospa mugimenduak arratsaldeko 15:30etan jarri du hitzordua Altsasuko Foruen plazan, bertatik bildutako guztiak Kaputxionetara jaitsi eta kontzentrazioa egiteko. “Hau al da nahi dugun Altsasu?” galdetzen dute mugimendutik eta haiek ateak irekiei baietz esaten dutela gaineratu dute, baina Guardia Zibilak alde egiteko.

Altsasuko EHBilduk berriz, “irmoki salatu nahi ditu instituzio militarrek eta segurtasun indarrek martxan jarritako ekimenak eta zehazki Guardia Zibilak ekainaren 15ean, asteazkenean, Altsasun antolatu duen ekimena”. “EHBildutik uste dugu balore militaristak ez datozela inondik inora eskolek sustatu behar dituzten bake eta bizikidetza baloreekin” gaineratu dute. ” Ze balore ari dira sustatzen haur bati eskopeta, borra edo pilota-jaurtitzaile bat emanez?”, galdetu du EH Bilduk.

Gehiago