Altsasukoen gazteen askatasuna exijitzeko Soto del Real espetxeraino martxa

Altsasuko Gaztetxeak, Ernaik eta Ikasle Abertzaleak Madrilgo Soto del Real espetxeraino eraman du preso aurkitzen diren gazteekiko elkartasuna. 100 lagun joan dira eta espetxe aurrean dantza herrikoiak, elkarretaratzea eta espetxearen inguruan martxa erreibindikatibo bat egin dute Jokin, Adur eta Ohianen askatasuna exijituz.

2017-ko ekainak 4

6 hilabete daramate preso Altsasuko liskarrengatik atxilotutako gazteak, eta “bidegabekeri hau” salatzeko eta gainontzeko auziperatuei euren elkartasun osoa adierazteko, Altsasuko gazteek Madrilgo espetxeraino bidaiatu dute asteburu honetan.

Espainiako Epaitegi Gorenak aste honetan bertan hartutako erabakiak ere markatu egin du espetxe martxa hau. Izan ere, Auzitegi Nazionalak epaitu beharko du auzia, Nafarroako Auzitegiaren iritziaren kontra. “Erabaki krudela”, martxaren antolatzaileen hitzetan. “Soberan dakizkigu zeintzuk diren Auzitegi Nazionalean epaitzearen bidegabezko ondorioak, espetxe prebentiboan jarraitzea, terrorismo delitua egoztea etab luze bat. Sistemaren sostengatzaileek beldurraz eta kolpeez geldituko gaituztela uste dute, baina oker daude”.

Gehiago