Altsasuko Ospa Eguna abuztuaren 28an ospatuko da, hamargarren aldiz, kontrol sozialean fokoa jarriz

Kontrol soziala eta presentzia poliziala areagotu egin dela salatzeko asmoz, aurtengo Altsasuko Ospa Eguna ospatuko da abuztuaren 28an. X. edizioa izanen da aurtengoa. Laster kaleratuko dute eguneko egitaraua.

2021-ko uztailak 9

Azkeneko urtean kontrol soziala zein polizia desberdinen kaleko presentzia ikaragaria handitu egin da gure herrietako kaleetan.

1949an argitaratutako “1984” izenburuko nobelak fikziozko gizarte kontrolatu baten inguruan dihardu. Aspaldiko fikzioa bada ere, gaur egungo kontrol sozialaren areagotzea, isunak, manipulazio ereduak… gure azalean jasaten ditugun errealitatearen islada dira nobelako gertakizunak.

Guztioi dagokigu errepresioaren aurpegi guztiak salatu eta borrokatzea, gizarte kontrolatu baten parte ez bilakatzeko.

Gehiago