Altsasuko jaiak datorren astean hasiko dira
Irailaren 13tik aurrera, jaia lehertu egingo da Sakanako herri honetan. Elkartasuna eta aldarrikapena ez da faltako herri mugimenduak prestatu duen egitarauan.
2017-ko irailak 6
Altsasuko jaiak ate joka ditugu eta aurtengo egitarauan oso presente izanen da pasa den urtetik espetxean aurkitzen diren herriko 3 bizilagun: Jokin, Ohian eta Adur.
Herri mugimenduak prestatu duen egitarauan denetarik aurki daiteke: herri bazkariak, kontzertuak eta musika mota ezberdinetako ikuskizunak, kalejirak… eta nola ez, elkartasun ekimenak ere izanen dira. Adibidez, euskal prreso eta iheslarien eskubideen aldeko brindisa eta bazkaria izanen dira irailaren 13an, eta iralaren 15an manifestazioa eginen dute. Bestetik, larunbatean, irailaren 16an, manifestazioa izanen da Adur, Jokin eta Ohian-en askatasuna aldarrikatzeko eta errepresioa salatzeko.