Altsasuko Gurasoak: “Epaiketan fiskalaren eskaerak ez onartzea espero dugu”

Urtebete joan da Altsasuko parranda giroan istiluak izan zirenetik. Hamar gazte daude auzi honetan epaiketaren zain eta hiruk espetxean segitzen dute. Batetik, Jaione Karrera abokatuarekin eta bestetik, Antxon Ramirez de Alda eta Koldo Arnanz gurasoekin solasaldia egin du Euskalerria Irratiak Metropoli Forala saioan.

2017-ko urriak 18

Antxon Ramirez de Alda, Adur Ramirez presoaren aita esan duenez “luzea, eta era berean laburra izan da azken urtea”. “Kartzelan dagoen egun bakoitza amaigabea da. Nolanahi ere, jaso dugun elkartasun zabalarekin oso azkar pasatu da denbora”, adierazi du Euskalerria Irratian egindako mahi inguruan.

Koldo Arnanz, beste auzioeratu baten aita, bere aldetik adierazi du “erantzun gutxi eta galdera asko” dituztela. “Zergatik tematu dira Altsasuko herriarekin? Zergatik zigortu nahi dituzte hain gogor gure seme alabak? Zergatik ari da gertatzen egoera hau, orain? Nor dago auzi honen atzean?”.

Jaione Karrera abokatuak auziperatu batzuen defentsaz arduratuko da. “Epaiketan abokatuok agerian utziko dugu Altsasuko gertaerak ez zirela terrorismoa izan. Ez zegoela aurretik deus prestatuta. Froga eta lekuko asko ditugu. Taberna giroko erasoa izan zen, besterik ez”, ziurtatu du.

Gehiago