Altsasuko gazteen aurkako prozesua salatzeko manifestazioa eginen da azaroaren 26an

Urte bat pasa da Altsasuko gazteak atxilotu zituztenetik eta laister jakinen da epaiketa noiz izanen den. Ezaguna da terrorismo delituak egozten zaizkiela eta eta 300 urte baino gehiagoko espetxe zigorra ezarri nahi dizkiela Fiskaltzak. Gaur egun, oraindikan ere, hiru gaztek jarraitzen dute preso: Ohian, Jokin eta Adur.

2017-ko azaroak 17

Altsasu herri banatua, biolentoa, intrantsigentea eta elkarbizitzarako zailabezala aurkeztu zen komunikabide haundietan, baina denbora guzti honetan frogatu den bakarra Altsasu herri solidarioa dela izan da. “Uste zuten ez ginela gauza, guzti honi erantzuteko, gezurrei erantzuteko. Baina urte bat daramagu erantzuten herri bezala, lan egiten eta herritarren partehartzea ikusten, eta leku eta jende askorengandik elkartasuna jasotzen”, adierazi zuten aste honetan bertan Altsasun egindako agerrladi jendetsu batean Altsasuko Gurasoek.

“Isilarazi nahi gaituzte” salatu dute ezarritako isunei aipamena eginez, baina errepresio ekonimokoaren aurrean ez dutela etsiko eta lanean jarraituko dutela baieztatu dute. “Ez dakigu epaiketaren data oraindik, baina argi dugu. Ohian; Jokin eta adur etxean izan arte, auziperatu guztiak libre izan arte hemen izango gaituzte, lanean eta borrokan.” Eta horren frogarik argiena datorren azaroak 26, Igandearekin, eguerdiko ordu batean, eginen den manifestazioa da,  Iortia plazatik abiatuko dena.

Gehiago