Altsasuko gazte bat epaituko dute Donostiako Herri Harresian parte hartzeagatik

Otsailaren 25an eginen da epaiketa, eta autoritateari eraso egitea leporatzen dio Ertzaintzak. Gazteak poliziak kolpatu ziola Herri Harresia desegiterakoan dio. 15 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen diote, eta isun bat ere.