Altsasuko azken bi gazte 3. graduarekin atzean utzi dute Zaballako espetxea

Jonan Cob eta Julen Goikoetxea, Altsasu Auzian zigortutako gazteak eta espetxean geratzen ziren azkenak, 3. graduarekin etxerako bidea hartu dute. Atzo jaso zuten gradu aldaketa, eta atzo ez ziren espetxera bueltatu lo egiteko. Gainontzeko auzipetuen modura kontrol telematikoa ezarri diete.

2021-ko ekainak 23

Espainiako Espetxe Zaintzako Idazkaritza Nagusiak hirugarren gradua onartu die Altsasuko auziagatik preso zeunden azken bi altsasuarrei, Jonan Cob eta Julen Goikoetxeari. Kartzelako Tratamendu Batzordeak maiatzean gradu aldaketarako aldeko txostena eman zuen maiatzean eta hura gaur berretsi ondoren, Jonan eta Julenek ez dute kartzelara bueltatu beharko. Astez lotara joaten ziren eta asteburuak han preso ematen zituzten. Biek 1.147 egun daramatzate zigorpean.

Gehiago