Altsasu izen ona berreskuratzeko eta atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko mobilizazioak gaur hasiko dira

Gaur lantokietan eta larunbatean Altsasun mobilizazioak izanen dira atxilotuen familiei babesa eskeintzeko eta herria jasan duen kriminalizazioa salatzeko.

2016-ko azaroak 25


Larunbatean, Altsasun eginen den manifestazioaz mintzatu dira Euskalerria Irratian Altsasuko alkatearekin, Amaia Izko abokatuarekin eta Altsasuarrak Harro elkarteko gazte batekin, besteak beste.

Javier Ollo, Geroa Baiko Altsasuko alkatea manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Herri sentimendua eta batasunarena azpimarratu ditu. Defentsako abokatuak Amaia Izkok esan du oraindik ez dutela aukera izan gazte horiek euren bertsioa emateko. Hemendik aurrera, euren buruak defendatzeko aukera baliatuko du. Altsasu Harro herri plataformako kideak egunotan kalean bizi den giroaz hitz egin du: herritarren erabateko elkartasuna dute auzipetuetako senideek, uste du.

Ahotsa.info agerkari digitaleko Miguel Anjel Llamas ‘Pitu’ ere elkarrizketatu dute Euskalerria irratian. Altsasuko auziaren karietara “hedabidea kriminalizatu nahi izan dute” esan du Pituk.

Bestetik, Sakanako alkateak bat eginda agertu dira gaur. Herri guztietako alkate eta zinegotziak izan dira Altsasun, Irurtzundik hasi eta Ziordiraino herri guztietako arduradunek irudi bateratua eman dute. Larunbateko protestan parte hartuko dutela nabarmendu dute.

Altsasuren eta oro har Sakanaren irudia desitxuratu izana kritikatu dute batetik, elkartasuna eskaini diete familiei eta protestan izanen direla nabarmendu dute.

Gehiago