Altsasu Gurasoak: “Harrituta gaude: helegiteak ez onartzeko ez dute argudiorik eman”

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez ditu aintzat hartu Altsasuko auziko defentsek aurkeztutako helegiteak. Auzibidea bukatuta, Gotzon Urritzola eta Antxon Ramirez de Aldak auzitegiak hartutako erabakiaren balorazioa egin dute Guaixe aldizkarian. Bi auzipeturen gurasoek, atzera ere, jasotako elkartasunagatik esker ona adierazi dute.