Alternatiben Herriak “lurra eta bertako ekonomikarekin konpromiso bat” hartzeko deia egin du
Dekalogoa peña, elkarte eta sozietateei zuzentzen zaio, bereziki, euren eguneko jardueran jasangarriak diren kontsumo ereduak hartzeko.
2018-ko maiatzak 19
Alternatiben Herria ekimenak harreman ekonomiko eta sozialak eraikitzeko beste modu batzuk, posible izateaz gain, desiragarriak ere badirela erakutsi nahi du ekainaren 2an, Irunean eginen den jardueraz beteriko egunarekin. Gaur egungo eredua sozioekonomikoaren aurrean dauden alternatiba anitzak ikusarazteko eguna izanen da, eta arlo askotako alternatibak erakutsiko dira: energetikoak, ekonomikoak, elikagaien ingurukoak, kultur arlokoak, harremanen ingurukoak…
“Mundu justuagoa eraikitzearekin batera, datozen belaunaldiei gozatzeko moduko lurra uzteko konpromisoa” hartzen dutela agerian uzteko, dekalogo bat aurkeztu dute. Dekalogo hau sortu dute eta peña, elkarte, sozietateei eta jendarte osoari zuzentzeko. Energia ekoizpen garbia eta berriztagarria kontratazea, olioa, esnea eta ardoa gertukoa izatea, kafea bidezko merkataritzakoa izatea, ur botilak ekiditzea, hondakinak egoki bereizteak edota banka etikoa erabiltzea da dekalogo honen puntuetako batzuk.