Alde Zaharreko ihauterietan izandako liskarren ondorioz auziperatu dituzten gazteei elkartasuna adierazi die AZ Ekimenak

Ihauterietako gertakarien ondorioz auzoko zazpi gazteren aurka irekitako auzia salatu du AZ Ekimenak eta elkartasuna adierazi dio Alde Zaharreko gazteriari.

2020-ko irailak 16

Zazpi gazteei desordena publikoak eta kalteak eragitea egozten diete ihauteri kalejira batean poliziaren furgoneta batek 14 urteko adin txikiko bat harrapatu eta gero. Irailaren 17an lau gazte ikertu gisa deklaratzera deitu dituzte.

Alde Zaharreko lau gazte ikertu moduan deklaratzera deitu dituzte irailaren 17an. Aurtengo ihauterietan, poliziaren furgoneta batek hamalau urteko gazte bat San Frantzisko kalean jarraitu eta harrapatu ostean sortutako gertaeren ondorioz, desordena publikoak eta kalteak eragitea egosten dizkiete lau gazteei. Poliziaren oldartzearen ondorioz, hamalau urteko gaztea, lehenengo, komisaldegira eraman, eta ondoren, ospitaleratu zuten pelbisean fisura bat zuela. Horrekin batera, poliziak zazpi gazte salatu zituen desordena publikoa eta kalteak eragiteagatik.

Delitu horiek zigor eta kalte ordain handiak eragin ditzakete. Gertaeren biharamunean, ihauterietako larunbatean, Jai Batzordeak eta gazte mugimenduak publikoki salatu zuten gazteen aurka egindako akusazioak poliziaren lekuz kanpoko jarduera izkutatzeko era baino ez zela. Azken batean, poliziak hainbat furgonetekin ziztu bizian sartu baitziren jai giroan zeuden kaleetan, kalejiran parte hartzen ari ziren guztien segurtasuna arriskuan jarriz.

Auzipetutako gazteek eta gazte mugimenduak orokorrean hainbat ondorio pairatu behar izan ditu dagoeneko eta horiek areagotuko lirateke auziak aurrera egitekotan. Egoera larri honen aurrean, AZ ekimenak auzia bertan behera uztea eskatzen du eta elkartasuna adierazi nahi die bai auziperatutako gazteei, euren familiei eta baita auzoko gazteriari ere. Haien ekarpena oinarrizkoa baita egunez egun eraiki nahi dugun Alde Zahar bizi eta herrikoi honetan.

Gehiago