Alde Zaharreko Ernaik propaganda politikoa jartzeagatik ezarritako isunak salatu ditu

Aste honetan bertan lau gazte pankartak jartzen ari zirela Iruñeko Udaltzaingoak identifikatu eta isundu zituzten. Azken hilabete erdian propaganda politikoa egiteagatik 1.350 euroko isunak jaso dituztela salatu dute.