Alde Zaharreko “egungo” hizkeraren gaineko hiztegia

2015-ko ekainak 11

Ser más viejo que el carrico de Luzio = Luzioren kioskoak baino urte gehiago izan: Matusalen jaio baino zaharragoa deneko historiari egiten dio erreferentzia. 70 eta 80 hamarkadetan bazen kiosko txiki bat Kuria , Mercaderes eta Kaldereria Kaleek bat egiten duten leku zabal hartan, bere jabeak Luzio zuen izena eta jende asko Luzioren kioskoan geratzen zen, bilgune moduan.

Estafetear = Estafeteatu: Estafeta kalean barna paseoan edo poteoan ibiltzea, eta bakarrik handik ibiltzea. Ikus Juevintxo = No existe: pozteguna?: Estafetako tabernariek eginiko sekulako marketing kanpaina arrakastatsua, nahiz eta pintxoek duten elikagaia kalitate eskasekoa izan. Badu bere aditza: juveintxear. Euskañolez fakturatutako hitza. Auzokideotzat: kristolako zarata, bezeroentzat: jai giroan egoteko pozteguna

PTV = BBI: “De Pamplona de Toda la Vida” edo Behin Betikoa Iruñekoa. CVTV = BBAZ: “Del Casco Viejo de Toda la Vida” edo Behin Betikoa Alde Zaharrekoa. Ikus: Txantreako independentzia: Alde Zaharreko jendeak miresten duen sorterria eta ideologia.

Triángulo de Las Jarautas = Jarautetako Triangelua: Bermudako Triangeluan gertatzen den moduan, han ere abduziturik amaitzen ahal duzu, errealitatetik kanpoko eremua baita, instituzioek abandonatua, jendea ibiltzen da makusi ezikusi sindromepean, hirugarren mundukoa ematen baitu bai kanpoaldea bai barnealdea (pisuetan). Azken bolada honetan, auzokideok berritzen saiatzen dira bai giroa bai kalea bera; koloreetan margotu zutela. Udalak porlana jartzea lortu zuten, zorua zuloz beterik baitzegoen.

Ir por el ascensor de la Barcina = Barcinaren igogailutik joan: Alkate ohiak eginiko tramankulua, inori kontsultatu gabe, ondare historikoak zer nolako garrantzia duen utzi zuen agerian, dietisten eta komisionisten interesekoa denean. Zuhaitzak eta landareak ere suntsitu zituzten. Egia esan, jende gehienok, kontrakoak barne, erabiltzen dugun tresna da, gure osasunaren kalterako (lehen, bederen, kirola egiten genuen aldapan gora eta behera).

Ir a “lo viejo”, pasar por lo “viejo” = “Alde Zaharrera” joan edo pasatu: Iruñeko Alde Zaharraren laburdura. Zenbait tokitan aurki ditzakegu honako erreferentziak. Zaharreriak jotako lekua, zaharberritze lanak eta diru-laguntzak behar dituen lekua baita, gentrifikazioaren arriskupean.

Jugar a no pisar mierda = Kaka ez zanpatzen jokatzea, kakitzetan jolastea: Rayuela edo tokea izeneko jolas tradizionala Sanduandia kaletik hasten dena eta O-ko Andre Maria Plazaraino eta haratagoraino doana. Zakurren kakak hartuak diren kaleak eta estrategikoki jarriak, kakak; saltoka eta txingoka zeharkatzen ahal dituzu aipatu lekuak. Dibertigarria izateaz gain, nazkagarria ere bada, auzokide batzuei esker.

¡¡“mecaguenfocsa” (ahora FCC) y el p. ayuntamiento!! = “mecaguenfocsa (orain FCC) eta udal p. hartan: Asteburuetan txirrindulariok botatzen dugun lokuzio iraingarria, batez ere larunbat goizean eta igande goizean, kristalez beterik baitaude kaleak eta gurpilak zulatu egiten zaizkigulako.

Barrianen Bizitza = La Vida de Barrian: Personaje corriente y moliente de la mitología cinemática que vive y deambula por el Casco Viejo. Enfrentado al SPQR municipal en la era Barcina-Santamaria. Es confundido con un héroe capaz de soportar todo tipo de torturas y humillaciones y poner la otra mejilla, que acaba siendo crucificado. Pero la vida de Barrian, aunque no menos doliente, sí es más prosaica y normalucha. Anti-héroe, pero no un insecto (“Argumento” de josechu_leton en el periódico digital Navarra Confidencial que recuerda al genocidio de Ruanda)

Photocall gubernamental = Gobernu photocalling: Eskuineko gobernuak, antzinako erregimenekoak, duen obsesio errepresiboari egiten dio erreferentzia: zelata-kamerez josita baitago Alde Zaharra.

Alde Zaharreko dezibelioengatiko gorrakada: Udalak eta Iruñerriko Mankomunitateak dituzten makinek egiten duten zarataz gain (adibidez, 316 zenbakia eta E8750BDT matrikula dituen isatsa-autoak egiten duena, 120 dbetatik goiti), tabernetako jendeak egiten duen kristolako zurrunbiloa, gorreriak eta akufeno madarikatuak sortzen dituena.

Aldaketa garaia = tiempos de cambio: Lan komunitarioari esker erabiltzen den esaldia, hamaika aldiz errepikatua egunotan; aldakak mugituz biltzen dugun uzta noiz etorriko.

Jarautako Lejia = Lejia de Jarauta: Sanferminetako uniformea asmatu zuen pintoreari egiten dio erreferentzia. Jarautan jaioa eta Juan Marquina Gonzálezen semea, pintorea ere zena. La Veleta peñakoek esan omen zioten dirua aurrezten ibiltzen zela, arropa berria erabili beharrean, eguneroko laneko jantzi zuria erabiliz. Eta Marquinak hala esan omen zien: arropa zuria lejian garbi daiteke, kolorekoa, berriz, ez. [Ikus: Aranburu Urtasun, Mikel: Los Sanfermines de Pamplona: escenario y taller de la memoria folclórica].

Gehiago