Alde Zaharrean Ezpeletako patioa irekitzeko eskatu dute

Herritar talde batek Ezpeletako patioa irekitzeko eskatu du, bizilagunen gozamenerako. Aldi berean, gune publiko urriak ostalaritzako terrazekin okupatzeak auzo bat txikienek jolastu ahal izateko espaziorik gabe utzi dutela salatu dute. "Espazio itzaltsuak, jolasteko modukoak eta bizigarriak" eskatzen dituzte.