Aldaketak luzea izan behar du

Zer aldatu da Nafarroan? Gadera horri erantzuteko, M24aren biharamunean mahai ingurua egin dute Euskalerria Irratian Aingeru Epaltza idazle eta itzultzailearekin, Floren Aoiz historialari eta idazlearekin, Hedoi Etxarte zerbitzari eta poetarekin eta David Garnatxo ekonomialariarekin. Denok bat etorri dira: aldaketa lasaia eta sakona egin behar da, iraun dezan, luzea izan dadin.