Alaitz BHIn murrizketarik ez egiteko eskatu diote Hezkuntza Departamentuari

2024-ko ekainak 4

Iturria: Euskalerria Irratia

Aurre-matrikulazio kanpainaren ostean jakinarazi zien Hezkuntza Departamentuak Alaitz BHI institutuko zuzendaritzako kideei heldu den ikasturtean lerro bat gutxiago izanen dutela. “Hogeita hamar familia geratuko dira ikastetxetik kanpo”, salatu dute institutu horretako guraso eta ikasleek. “Ulertezina da hartu duen jarrera. Murrizketak dira”, kritikatu dute. 

Inoiz baino matrikulazio gehiago jaso ditu Alaitz BHI Barañaingo institutuak: 51 izan dira guztira. Aurre-matrikula garaia amaituta jakinarazi zien Carlos Gimeno buru den Hezkuntza Departamentuak lerro bat gutxiago izanen dutela heldu den ikasturtean. Horrek eraginen du 30 ikasle kanpoan geratuko direla: “Murrizketak ezarriko ditu erabaki horrekin Gimenok”, salatu dute. Atzera pausorik ez dezatela eman eskatu dute Hezkuntza Departamenduaren aurrean egindako protestan. 

Gehiago