Aitzol Gogorzaren askatasuna aldarrikatu zuten Oreretan
Sare Herritarrak larunbatean eta Amnistiaren Alde eta Errepresioaren aurkako mugimenduak (ATA) igandean, gaixo larri dagoen euskal preso politikoa aske uzteko eskatu zuten.
2017-ko otsailak 27
Asteburu honetan Aitzol Gogorza presoaren askatasuna aldarrikatzeko bi ekimen izan dira Errenterian. Alde batetik, Errenteriako Sarek bere ama Arantxa Otaegi lagunduz, presoari ezar diezaiotela larri gaixo dauden presoei espetxealdi arindua edo kondena espetxetik kanpo egitea ahalbidetzen dien artikulua aplikatzea eskatu zuen. Gogorza eta gainontzeko euskal preso politikoekin “mendekuz” jokatzen ari dela Espainiako Estatua ere salatu zuen Sare-k: “Estatuak iraganeko sufrimenduari lotuta eduki nahi gaitu. Baina guk, sufrimenduaren atea itxi eta etorkizunaren leihoa ireki nahi dugu”.
Bateratzeko deia egin zuen Sarek, “ideologiak alde batera utzita”. Gogorzaren eta gainerako preso erien eskubideak errespetatzeko, “indar guztiak” metatzearen beharra adierazi zuen.
Igandean, berriz, Amnistiaren Alde eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua (ATA) ehundaka lagun bildu zituen Errenteriako kaleetan presoaren askatasuna nazio mailan deituriko manifestazioan. Manifestazioaren bukaera irakurritako testuan gogoratu zuten Aitzol Gogorzak gose greba abiatu zuela pairatzen duen eritasun larria espetxean egotearekin bateraezina dela eta, zigorra etxean betetzea ahalbidetuko zion 100.2 artikulua aplikatu ziezaion. 5 egunera gose greba utzi zuen, baina “egoera izugarri larria” dela oraindik salatu zuten. Ildo honetan Instituciones Penitenciarias delakoaren azken barne mezua gogora ekarri zuten. Testu horretan larriki gaixo dauden presoekiko bere jarrera are gehiago gogortuko duela aipatzen da, eta espetxean mantenduko dituztela hilzorian dauden arte, ala beren militantzia politikoaz damutu arte.
“Argi dago presoen duintasuna apurtu eta haien izaera politikoa ukatu nahian dabiltzala, espetxeak preso politikoak txikitzeko eta gaixotzeko tresna errepresibo eta krudelak direlarik”, dio ATAk.
Aitzol Gogorza gudariak gose greba abiatu zuen, pairatzen duen eritasun
|
larria espetxean egotearekin bateraezina dela eta, zigorra etxean betetzea
|
zuen, baina egoera izugarri larria da oraindik.
|