Ainara Ladronen mezua Arbizutik

A8 autobidearen trafikoa mozteagatik epaituak izateari uko egin dioten gazteetako bat da. Horietako beste bat, Naroa Ariznabarreta, gaur goizean atxilotu dute. Hirugarrena Aritz Azkona Iturramako gaztea da. Hiruak atxilotzeko eta espetxeratzeko agindu du epaileak.

2016-ko martxoak 3

2007an A8 autobidearen trafikoa mozteagatik atzo epaitu behar zituzten Saioa Zerain, Asier Alberdi, Ainara Ladron, Aritz Azkona eta Naroa Ariznabarreta. Ladron, Azkona eta Arizbanarretak uko egin zioten epaituak izateari, “lege injustuetan oinarritutako epaiketa politikoa” dela argudiatuta. Hiruak atxilotzeko eta espetxeratzeko agindu du epaileak.

Atxilotu eta gero, epailearen aurrera eraman dute Naroa Ariznabarreta gazte eibartarra. Bide desobedientea zergatik hautatu duten azaldu dio epaileari. Horren ostean Martuteneko espetxera bidali dute.

Gaur, 20.00etan, Iturramako kontzentraziora laranjaz joateko deia egin dute.

Gehiago