Ainara Bakedanoren eta beste 39en absoluzioa ospatu dute Zizurren

Herri mugimenduko kideek lore sorta eman diote Bakedanori Esparru Gaztetxeko plazan eta hainbat musikarik eta dantzarik parte hartu dute ere.

2014-ko ekainak 12

Ainara Bakedanok adierazi du "ospatzeko moduko eguna bada ere" gogoratu beharra dagoela "40 gazteok beste ehunka euskal herritar bezala inkomunikatuak, torturatuak eta espetxeratuak" izan zirela. Hala, Herri Harresiaren baitan antolaturiko eta beren ekimenetan parte hartzen duten orori eskerrak eman die, "garaipen hau gurea ere baita".

Horrekin batera, Zizurko Koldo Sanchez eta Gorka Zabalaren kasuetan absoluzioa ere ospatzea espero duela azaldu du Bakedanok. Sanchez 2010eko txupinazoarengatik zigortua izan da eta elegitea jarria du. Zabala aldiz, Ekin-eko kide izatea leporatuta epaiketaren zai dago.

Hala, Ainara Bakedanok borrokan jarraitzeko deia zabaldu du.

Gehiago