AHTren aurkako ekintza burutu dute Bilboko Adifen bulegoaren aurrean
AHTren aurkako bizikleta martxaren baitan ekimen ikusgarria burutu dute Bilboko Adif bulegoaren aurrean. Txirrindulariek "AHTk biluzten gaitu" lelodun pankarta bat erakutsiz kale mozketa burutu eta erdigunea kolapsatu dute.
2014-ko abuztuak 4
Ekintza honen bitartez adierazi nahi izan zuten "AHTren eraikuntzan diru kopuru izugarriak xahutzen diren bitartean jendearen prekarietatea eta murrizketak haundiagotzen ari direla. Honen errudun nagusietako bat Adif (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) da". Horregatik bere bulegoaren aurrean gauzatu zuten ekintza. AHTaren "trapu zikinak" aireratzeko biluztu ziren.
Ertzaintza berehala agertu da eta bi lagun eraman zituen komisaldegira identifikatzera.