Ahora 1.080 Orain ekimenak Parlamentuari eskatu dio pentsioak 1.080 eurora arte osatzeko

1.080 Orain ekimenak agerraldia egin du gaur Legebiltzarrean, talde parlamentario guztiei eskatzeko hurrengo Aurrekontuen Legean, 1.080 eurora iristen ez diren pentsioak osatzeko. Herri-ekimenak dio, 32.000 pertsona inguruk jasoko luketela lege honen onura eta badagoela aurrekontua pentsioak 1.080 eurora arte osatzeko.