AEK-k Altsasuko euskaltegi berritua inauguratu du
2015-ko irailak 22
Garzia Ximenezeko betiko eraikinean, bai, baina beheko areto edo bajeretako kokapen berriarekin AEK-ko euskaltegi berritua estreinatu dute "euskahalduntzen jarraitzeko". Altsasuko Itsasi AEK euskaltegiak ere ospatu zuen euskaltegiaren berrikuntza pasa den ostiralean: musika, dantza, bertsoak… Hori bai, behin eraikin berria dagoela orain herritarrak beharko dira, euskaldun berriak sortzen jarraitzeko, hau da, fenomeno bihurtzeko.