Adingabeak dituzten familien kaleko egoera salatu dute Iruñean

Salhaketa Nafarroa, Dar etxea, PIM, Apoyo Mutuo, Paris 365, Haritu, SOS Arrazakeria Nafarroa eta Oxfam Intermon elkarteek Iruñean beren ardurapean dauden hainbat familiaren kaleko egoera salatu dute, eta Iruñeko Udalari eta, ondorioz, Nafarroako Udal guztiei eskatu diete Bazterkeria Handiko Eremutik zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona guztien arreta bermatzeko. Kalean dauden familia eta pertsonei harrera duina egiteko dispositibo iraunkor bat berehala irekitzea. Arrazakeria instituzionalaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako konpromiso argia, pertsona guztiek oinarrizko eskubideak izango dituztela bermatuz, jatorria bereizi gabe.