Adinekoen elkarlaneko bizitokiak, bakardadeari eta erresidentzien ereduari alternatiba

Adineko pertsonak zaindu eta artatzeko gaur egun dauden ereduen aurrean, 100 pertsona inguruk bultzatutako bi kooperatiba seniorrek etorkizunerako alternatiba berritzaile eta aitzindaria aurkeztu dute Iruñean. “Etxekonak Bat” eta “Etxekide” autogestionatutako bi talde dira, eta zahartzearen alternatiba bideragarriak garatzea dute helburu.