Abuztuaren 4an preso, deportatu eta iheslarien etxeratzea eskatuko dute 6 hondartzetan

2024-ko uztailak 26

“Kosta ala kosta” lelopean euskal errepresaliatuen etxeratzea aldarrikapena euskal hondartzetara eramanen dute Etxerat Elkarteak eta Sare Herritarrak hurrengo abuztuaren 4a.

Aurten, lehenengo aldiz, urtero Etxeratek antolatu ohi duen hondartzetako mobilizazioa Sare Herritarrarekin batera antolatu dute. Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze prozesua gauzatzeko elkarrekin lanean, abuztauren 4an eguerdiko 12:00etan Hego Euskal Herriko 6 hondartzetan deitu dituzte mobilizazioak: Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian.

“Kosta ala kosta lortuko dugu, kosta ala kosta lortu behar dugu. Gazte, heldu eta adindu guztion ekarpena beharrezko izango zaigu datorren Abuztuaren 4an. Beraz, hartu bainujantzi, surf tabla, flotagailu, piragua, traineru eta banderolak eta bete ditzagun aldarriz Hego Euskal Herriko 6 hondartza hauek”.


Gehiago