Abortatzeko eskubidea, Erregimenaren tentakuluak emakumeen gorputzetan
Legeak bestelakorik dion arren urteak dira Nafarroako sare publikoan emakumeek ezin dutela abortatu. Hori aldatzeko proposamen integrala egin du aldaketaren gobernuak baina oztopo eta blokeo ugarirekin topo egin dute, "erregimenaren tentakuluak honaino ere iristen dira" esan du EH Bilduko Bakartxo Ruizek Info7 Irratiko Kalegorrian magazinean.
2016-ko urriak 8
Sare publikoan egin nahi duten aldaketa integrala gauzatzeko pertsona zehatz bat ere proposatu zuten, Andraizeko ginekologo izandako Pablo Sanchez Valverde baina bere izendapena blokeatu du Ricardo Ezcurra Nafarroako Ospitale Guneko Ginekologia eta Obstetrizia Saileko buruak. Aldaketa sinestu eta gauzatuko duten pertsona eta kudeatzaile egokiak izatea ere ezinbestekotzat jo du gurean Ruizek.
Erreportaje interesgarria egin du gaiari buruz Martxelo Diaz Aristizabal Garako kazetariak Gaur8n. Hemen irakurgai.