Aberri Eguna modu bateratua ospatzeko deia zabaldu du Independentistak Sareak Euskal Herriko erdigunetik

Euskal lurralde guztien erdigunera egindako mendi martxa egin zuen atzo Independentistak Sareak.

2018-ko urriak 15

Euskal lurralde guztien erdigunetik askatasunaren oihua lau heizetara zabaldu zuen atzo Independentistak Sareak. Mendi martxa horretan aprobetxatu zuten euskal eragileei Aberri Egun bateratua antolatzeko.

“Orain dela 500 urte, Nafarroako Erresuma hondatu zigutenetik, ez da bakerik izan gure herrian. Burujabetza berreskuratzeko borrokaren hariak ordutik gaurdaino dirau etengabe. Borroka luze horretan jauzi berri bat egin eta Euskal Estatu burujabea berreskuratzeko prozesua martxan jartzeko ordua iritsi da”, esan zuten.

“Azken urteotan Kataluniara begira gaude, orain, bi herrien arteko indarrak batzeko garaia da”, gehitu zuten, eta Euskal Herrian prozesu soberanista martxan jartzeko eta Kataluniarekin batera estrategia komun baten bitartez “Estatu autoritarioari aurre” egiteko deia zabaldu zuten.

Aberri Egunari buruz, Independentistak Sareak gogora ekarri du azken 9 urteetan sentsibilitate desberdinetako herritarrak elkarrekin eroso parte hartzeko Aberri Eguna antolatzen saiatu direla. “Orain, jauzi berri bat egiteko unea iritsi dela uste dugu”, dio Sareak, eta datorren urteko Aberri Egunean “gure herriaren etorkizuna erabakitzeko eskubidean eta demokrazian oinarrituta eraikitzearen alde dauden eragile politiko eta sozial guztiek bultzatutako Aberri Egun bateratua antolatzea” proposatzen dute. “Ziur gaude euskal herritarren gehiengo oso zabalak eta diaspora osoak ilusio handiz hartuko luken berria dela”, dio Sareak.

Gehiago