Abartzuzan izandako azken lan istripu hilgarria salatu dute sindikatuek

Urtea hasi zenetik, 24 langile hil dira dagoeneko lan istripuetan Nafarroan, eta Euskal Herrian gutxienez 67 izan dira. Lizarran, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek deitutako elkarretaratzean langilearen lankideak eta senideek hartu dute parte. ELAk, bere aldetik, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean egin du elkarretaratze bat.

2025-ko azaroak 26

ELAk kontzentrazioa egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean eta Gobernuari zuzendu zaio esanez “denboraren kontua dela lan istripuz beste pertsona gehiago hiltzea, baldin eta prebentzio araudia betetzen dela kontrolatzeko baliabide gehiago” ez baditu ezartzen.

Gehiago