A8a mozteagatik atxilotzeko arriskuan den Aritz Azkonaren esker hitzak eta borrokan jarraitzeko deia

Ainara Ladron Arbizun (Nafarroa Garaia) eta Aritz Azkona Arrietan (Bizkaia), eguneroko bizitza egiten ari dira. Halere, ohartarazi dute kalez jantzitako poliziak dituztela atzetik, eta oraindik ez dituztela atxilotu uneoro jendez babestuta daudelako. Naroa Ariznabarreta atzo goizean atxilotu zuen Espainiako Polizia Nazionalak. Epaileak, bere aurretik pasa ostean, Martuteneko espetxera bidali zuen.