8 urte igaro ostean, Iruñeko Alde Zaharreko Jai Batzordeari San Fermin Txikin kendutako materiala itzuliko dio Udaltzaingoak
Mahaiak, aulkiak, musika-ekipoa, hozgailuak, edariak... horiek dira 2013an San Fermin Txiki ospatzeko eraikitako festa gunean Udaltzaingoak konfiskatu zituen materialak. Alta, gaur, bideratze luze eta erreklamazio ugariz betetako zortzi urte igaro direlarik, Jai Batzordeari zein honek kontratatutako enpresa desberdinei materialak itzuliko zaizkie .
2021-ko apirilak 27
2013ko irailean Enrique Maya buru izanik, Gobernu munizipalak jarritako mehatxu, debeku eta oztopo guztien gainetik, Iruñeko Alde Zaharreko eragile kultural zein norbanakoek auzoak merezi zituen jaiak ospatu ahal izateko Auzogunea altxa zuten Zaldi Zurian. Festetako larunbat goizean, ordea, Udaltzaingoak Espainiako Poliziaren babesarekin, material guztia eraman zuen. Hala eta guztiz ere, egun hartan bertan jaietarako espazio bat berreraiki zen. Auzoaren indar erakusketa horri esker, Auzoguneak jaien parte izaten jarraitu du azken urteetan zehar.
8 urte hauetan material guzti hauek itzultzeko egindako eskariei esker, gaur, Udaltzaingoak ebatsitako materiala itzuliko du.