8 nafar izan dira gaur Audiencia Nacionalean euren jarduera politikoagatik
2011an atxilotutako militante politikoak dira Espainiako sabuespenezko epaitegian izan direnak euren aurkako prozesamendua jasotzeko.
2014-ko irailak 29
Gaurkoan Nafarroako 8 herritar Javier Gómez Bermúdez epailearen aurretik pasa behar izan dira Nafarroako 8 pertsona haien aurka dagoen akusazioaren inguruan deklaratzera.
Ezker abertzaleko militante hauek epaileari haien kontrako akusazioak faltsuak direla eta euren aktibitate politikoa zigortzea beste helbururik ez duela Auzitegi Nazionalak adierazi diote.
Pertsona hauek 2011an atxilotu zituzten Ekin antolakundearekin zerikusia zutelakoan. Ia geihenak tortura latzak salatu zituzten. Tortura horiekin, Goardia Zibilak autoinkulpazio eta inkulpazioak lortu zituela salatu dute. Horrexagatik eskatu diote epaileari "bortxa eta indarkeriaren bidez sinarazten dizkiguten deklarazioak" kontuan ez hartzea. "Torturarekin amaitzeko modu efektiboa litzateke komisaldegian inkomunikazio egoeretan eginiko adierazpenei baliorik ez ematea", azpimarratu dute.
Bestetik, epaiketa politikoak bukatzea exijitu dute. "Euskal herritarron borondatea ezin da errepresioarekin kamustu. Gure herrian ireki den aroa zapuztea helburu dutenek jakin dezatela konponbide demokratikoaren ikurra altxatzen jarraituko dugula", esan dute ohar baten bidez.