8 dira orain arte atxilotutako pertsonak Prozesioan Kuria kalean izandako ika mikengatik
Osotara 8 lagun atxilotu ditu Udaltzaingoak Espainiako Poliziaren laguntzarekin uztailaren 7ko Prozesioan Kuria Kalean izandako ika mikengatik. "Atxiloketa gehiago" egon daitezkeela ohartarazi du Maiak.
2022-ko uztailak 11
Udaltzaingoak eta Espainiako Polizioak gaur beste herritar batzuk atxilotu ditu uztaialaren 7ko gertakarien harira. Hiru gizonezko atxilotu zituzten igandean, uztailaren 7an, prozesioaren amaieran, Kurian kalearen parean, izandako istiluengatik. Eta gaurko atxilotuekin, 8 dira dagoeneko poliziak atzemandako herritarrak. Atxilotuen artean udaltzain bati sudurra hautsi zion ukabilkadaren ustezko egilea dago.
Iruñeko alkate Enrique Maiak eta Iruñeko Udaltzaingoko buru Javier Goiak agerraldia egin zuten atzo goizean Iruñerriko herri batean izandako lehen atxiloketa baten berri emateko. “Denek ikusi dituzte gorroto eta faxismo irudiak” salatu zuen alkateak. 40 urte ditu ustez erasoa egin zuen atxilotutako gizonezkoak. ” Hau ezin zen zigorrik gabe geratu, marra gorri guztiak gainditu ditu” gaineratu zuen”. Orain, abokatuek egitate guztiak baloratuko dituzte eta egoitza judizialean aurkeztuko .
Agente bati sudurrean ukabilkada bat emateagatik atxilotutako gizonari agintaritzaren aurkako atentatua, lesio larriak eta desordena publikoak egotzi dizkiote. Bestei desorden publikoak eta autoritateari atentatua leporatzen diete. Atestatua egin ondoren, epailearen esku utziko dute eta “talde antolatu batek” egin zituela erasoak azpimarratu zuen.
Udaltzaingoak Curia kalean bizitako uneen irudiak behatzen jarraitzen du, eta, horiei esker, erasoaren ustezko egilea eta inplikatutako beste batzuk aurkitu dituzte. Operazioak zabalik jarraitzen du eta litekeena da “datozen orduetan eta egunetan atxiloketa gehiago izatea” adierazi zuen Maiak. Alkateak hala izatea espero duela adierazi zuen atzokoan.
Epailearen aurrean bihar deklaratuko dute atxilotutako herritarrek.