8.000 lagunek dispertsioaren amaiera aldarrikatu dute Baionan (argazki galeria)
Zortzi mila lagun inguru bildu dira Baionako manifestazioan, dispertsioaren amaiera aldarrikatzeko. Presoen senideek era eragile politikoek eraman dute pankarta.
2016-ko urtarrilak 8
Mirentxin furgonetak aurrean zirela, manifestazioa 17.20 aldera abiatu da Laugatik. Hautetsi ugari ziren bertan, alkate, diputatu eta kontseilariak tarteko. ‘Euskal presoak Euskal Herrira’ leloa izan da oihukatuena ibilbide osoan zehar.
Euskal presoen senideak eta eragile politikoek daramate pankarta nagusia, ‘Droits de l’homme, résolution, paix. Euskal presoak Euskal Herrira’ leloarekin.
Lorentxa Guimon gaixotasun larria duen presoa gogoan duen beste pankarta bat ere izan da mobilizazioan.
Manifestazioa hasi eta ordu eta erdira iritsi da martxa bukaerara, Xahora. Txalapartarien saioaren ondoren, Alaia Martin, Maialen eta Amets Arzallus bertsolariak jardun dira oholtzan, Bagoaz kolektiboko kideek hitza hartu aurretik.
Gaixorik dauden eta baldintzapeko askatsunean behar luketen presoak aske uzteko aldarrikatu dute.