5 urtez preso egon ostean, Iker Esparza aske utzi dute Parisen

Frantziar herritartasuna ez duten euskal preso politikoei frantziar lurraldea zapaltzeko debekua jarri ohi diete; eta hau dela eta, normalean kanporatu eta espaniar estatura eramaten dituzte. Honen kontura, bere familia eta lagunak goizaldean Madrilera abiatu dira. Iker, berriz, Parisen bertan askatu dute. Bere kabuz tren bat hartu behar izan du Euskal Herrira heltzeko.

2014-ko apirilak 8

Txantreako bizilaguna, 2009ko maiatzean Parisen atxilotua eta Bois D´Arcy espetxean eman ditu azken urteak, bere sorterritik 900 kilometrora urrunduta. Urte horietan, guztietan, espainiar zein frantziar Estatuek EPPKren kontra diseinatutako espetxe politika egunero pairatu behar izan du; Horren adibide da telefono deiak espetxeratu eta hiru urtetera baimendu ziotela, edota, lagun eta senide batzuen bisita baimenak onartzeko izan zituen trabak.

Behin-behineko presondegian lau urtez egon zen, epaitu gabe, eta sei urteetako zigorra jaso ostean, espetxe berdinean mantendu arren, bisita ordutegia murriztu nahi izan zioten. Hori gerta ez zedin borrokaldi eta protestak abiarazi behar izan zituen.

Senide eta lagunek ehunka kilometro egin behar izan dituzte, are gehiago, Ikerren anaia, Joseba Esparza, Puerto III espetxean dispertsatua zegoelarik.

Arratsaldeko azken orduan Txantreara iritsi da Esparza, eta bertan hamaika lagunek lehenengo harrera egin diote.

Gehiago