45 egun greban: Mondelez enpresako langileek ez dute amore ematen zuzendaritzaren jazarpenaren gainetik

2024-ko uztailak 24

7 hilabeteko negoziazioaren eta 45 greba egunen ostean, Bianako enpresaren jarrera “guztiz zurruna” izaten ari dela eta langileak kikiltzeko asmoa duela salatu dute.

Bianan kokatzen den Mondelez enpresaren zuzendaritza “bandan ixten” ari dela eta langileak beldurtzeko saiakerak egiten ari dela salatu dute langileek herria jaiak ospatzen ari den honetan. Dagoeneko 7 hilabete igaro dira lantoki honetan lan-hitzarmena negoziatzen hasi zirenetik eta 45 egun daramate greban. Orain, langileek akordioa gertu ikusten dute, “inoiz baino hurbilago”. Baina “harrotasun geldoa” eta ” errebantxismoa” ikusten dute enpresaren zuzendaritzaren jarreran grebaren tresna erabili izanagatik, eta momentuz horrek oztopatu du akordioa erdiestea.

“Mondélezeko zuzendaritzak uko egin dio 8 grebalarien aurka jarritako salaketak kentzeari. Langileek argi dute zer dagoen horren atzean: “Beldurraren politika ezartzea, ez dezagun berriro erabili greba”. Horregatik ez daude prest “mehatxuen aurrean makurtzera”, eta errepresiorik gabeko akordio baten aldeko eskaria luzatu dute. Nafarroako Gobernuari eskatu diote lan gatazka honetan esku hartzea, eta ziurtatu dute langileek “batuta eta borrokan” jarraituko dutela.

Gehiago