4.000€ Iruñetik Gazara, Awda ospitala laguntzeko

Iruñeko Udaleko Langile Batzordeak diru bilketa egin du Gazako Zerrendaren herritarrei elkartasuna adierazteko. Yala Nafarroa arduratu da dirua bideratzeaz.

2025-ko martxoak 25

Iruñeko Udaleko Langile Batzordeak Gazako Zerrendako Awda ospitaleari 4.000 euroko laguntza eman dio Yala Nafarroaren bidez. Ekimen hau Nafarroako gizartearen elkartasun izugarriaren adibide bat gehiago dela azpimarratu du Yalak, eta bide batez aprobetxatu dute salatzeko azken 17 hilabete hauetan Israelek Palestinako herriaren aurka burutu duen “eraso basatia”. Horrelako ekimenek Palestinako kausari sostengua adierazteko eta sionismoa 76 urtez Palestinan burutzen ari den genozidioa salatzeko balio dutela azpimarratu dute.

Yala Nafarroa Palestinarekin “bihotz-bihotzez” eskertu du Iruñeko Udaleko langileen ordezkarien laguntza.

Gehiago