3 kaleratzeak salatu dituzte Elecnorreko langileek
Gaur 8 orduko lanuztea egin dute Elecnorreko langileek 3 kaleratze salatzeko.
2022-ko uztailak 21
Ekainean, Elecnorrek, telekomunikazioaren sektoreko enpresak, hiru langile kaleratu zituen. ELA sindikatuaren esanetan, enpresa honen politika da “kaleratzeak, lan baldintzak okertzea eta prekarizatzea eta langileak autonomo faltsu gisa azpikontratatzea”. Eta hori guztia “lan karga oso handia denean”, sindikatuaren arabera.
Egoera horren aurrean, gaur zortzi orduko lanuztea egitea eta bi elkarretaratze egitea erabaki zuen langile batzarrak, 3 langileak berriz hartzea eskatzeko.
“Langileek argi dute praktika horiek lan prekarietatearen kontura Elecnoren onura handitzea baino ez dutela bilatzen”, dio ELAk, mobilizazioekin jarraituko dutela gehituz.