3 gazteen aurkako epaiketaren atarian, larunbatean aldarrikatuko dute Errotxapeako Gaztetxea

La Caixa-ren aurrean elkartuko dira maiatzaren 6an, banketxe honen iniziatibaz Gaztetxeko 3 kideen aurkako bide judiziala ireki delako.

2017-ko maiatzak 2

Errotxapeako Gaztetxearen proiektua arriskuan aurkitzen da. Maiatzaren 8an epaiketa bat izanen da eta bertan auzoko hiru gazte epaituak izango dira. Osotara, 40.000€ko isuna eskatzen diete ardura zibila kontzeptu gisa.

Azaldu dutenez, hiru taldez osaturiko junta da euren aurka salaketa aurkeztu duena. Bertan La Caixak dauka zati handiena, eta Iruñeko Udalak eta Talleres San Pedrok parte hartzen dute baita ere. “Gu kanporatzeko jarri duten aitzakia lurra urbanizatzeko behar dutela” dela baieztatu dute Gaztetxetik, baina Udaletxearen partetik ere jakin dute hau ez dela horrela, espazio hau 10 urte daramala hutsik eta erabilerarik gabe. “Gure proiektua zapuzteko nahian dabiltza. Gaztetxea ez da bakarrik auzoaren erabilerarako baizik eta Iruñerria guztiarentzako eta Iruñeko eta edonongo kolektiboentzat”, azpimarratu dute, gogoratzeko okupatu zutenetik hainbat ekitaldi eta ekintza egin dituztela bertan, mota guztietakoak gainera: aisialdia, kultura eta formakuntzarekin zerikusia duten jarduerak.Baina ez dira egin diren gauza bakarrak, Gaztetxea hainbat kolektiboren bilgune bihurtu delako.

“Epaiketa geldiarazi nahi dugu baina horretarako jendearen laguntza eta parte hartzea behar ditugu”, eta hurrengo larunbatean eguerdiko 12.15etan Carlos III kalean La Caixaren xedean manifestazio -kontzertua eginen dutela iragarri dute.

Gehiago