2017ko Aberri Eguna Gernikan ospatuko da bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratuz

2017ko Aberri Eguna apirilaren 16an izango da Gernikan, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko. Bi datak elkarlotu eta aurtengo Aberri Eguna GERNIKA BATZORDEArekin batera deitu eta Gernikan ospatzea erabaki du Independentistak Sareak.

2017-ko otsailak 4

Independentistak sareak Gernikan ospatuko du aurtengo Aberri Eguna, herri honek sufritu zuen bonbardaketaren 80. urteurrena betetzen delako. Aberri Eguna “Euskal Herriak munduko herri guztien artean bere naziotasuna aitortua eta bere tokia izan behar duela aldarrikatzeko eguna” dela azpimarratu du Independentista Sareak. “Inolako kanpo imposaketa eta injerentziarik gabe, geure etorkizuna askatasunean, demokrazian, justizia sozialean eta berdintasunean oinarrituz eraiki nahi dugula, eta horretarako burujabetza osoa behar dugula adierazi nahi diogu mundu osoari Aberri Egunean”.

Aberri Egunak, berriz, munduaren aurrean herri gisa agertzea eskatzen duela uste du Independentistak Sareak, eta, sigla eta familia politikoetatik harago, euskal herritarrok elkarturik ospatzeko eguna dela aldarrikatzen du Sareak.

Aberri Eguna euskal herritarren eguna izanik, herri eragile desberdinekin batera deitu eta antolatzeko prest egon agertu da Sarea.

Gehiago