2.320 euroko isuna ordaintzeko zigorra ezarri diote Egoi Irisarriri

Donibaneko gaztea epaitu zuten duela aste batzuk, bere atxiloketan parte hartu zuen polizi bati "torturatzailea" deitzeagatik kalean berarekin topo egin zuenean. Epaia errekurritu daiteke.

2015-ko azaroak 18

Egoi irisarri 2010ko udazkenean atxilotu zuten Segiko kidea zela egotzita. Torturak salatu zituen, eta esperatxu egin zuten. 

Behin libre geratu zenean, inkomunikazioan egin zizkioten galdeketetan parte hartu zuen polizi batekin topo egin zuen kalean. Polizia ezagutu eta “torturatzailea” deitu ziola leporatzen diote. Martxoaren 25ean Espainiako poliziak Egoi atxilotu zuen gertaera hauengatik. Eta duela aste batzuk epaiketa izan zuen.

Epaia errekurritu daiteke.

Gehiago