1936ko estatu kolpearen ondoren errepresaliatutako eta eraildako nafarrei omenaldia

Ehunka lagunek parte hartu dute aurten ere, Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak antolatutako ekitaldian; 1936ko estatu kolpearen ondoren errepresaliatutako eta eraildako nafarrak omentzeko. Eta, apirilaren 14an, Errepublikaren Egunean antolatuko dituzten ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu dute.