“16.060 egun”: Naparraren desagerpenaren 45. urteurrena

Joxe Miguel Etxeberria Naparra 1980eko ekainaren 11n bahitu eta desagerrarazi zuen, betiko, Batallon Vasco Español eskuin muturreko talde paramilitarrak. Ordutik, bere familia bere bila ibili da. Naparraren eta haren sendiaren istorioa bi filmen bidez kontatu dute Iñaki Alforjak eta Iban Toledok: Bolante baten istorioa film luzea eta 16.060 egun film laburra. Azken hau, gaur ikusgai.