12.000 saski banatuko ditu ErriGorak eta osotara 151.000 bildu ditu euskararen alde

Azaroak 22 larunbatarekin, auzolana eginen da Ablitasen saskiak prestatzeko eta jarraian herrietara bideratuko dira kontsumitzaileen eskuetara irits ditzaten.

2014-ko azaroak 20

"Ederra, zoragarria, indartsua"… horiek izan dira Errigora ekimenak erabili dituen hitzak aurtengo udazkeneko kanpaina deskribatzeko. Iazko datuak gainditu dituzte: 500 banaketa guneak izan ziren pasa den urtean eta aurten 700 izan dira. Iaz 150 inguru herritan ikusi bagenituen Errigorako saskiak, aurten 200-dik gora herritan izan dugu horretarako aukera.

Larunbata honetan “Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpainan eskatutako saskiak prestatzeko auzolana burutuko dute Ablitaseko herri kooperatiban. 100-dik gora lagun batuko dira bertan: ekoizleak, dirua jasoko duten proiektuetakoak, kontsumitzaileak, antolatzaileak…

Asteburu osoko planteamendua izango da. Ostiraletik iganderakoa: auzolana, 120 lagunentzako afaria, olio errota bati bisita… Eta gutxi barru saskiak kontsumitzaileen herrietara abiatuko dira.

 

 

 

Gehiago