1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko baten bidez, larunbatean, arratsaldeko 17;30etan, Baluarte plazatik burutuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta beraz, gutxieneko pentsioa 1080€ra osatzea aldarrikapen feminista delako".

2023-ko azaroak 8

Irailean eragile sozio-sindikal desberdinek, Nafarroako Pentsionisten Mugimenduarekin batera Ahora 1080€ Orain herri ekimena aurkeztu zuten, Nafarroako instituzio desberdinei 1080€ baino gutxiagoko pentsioak osatzea exijitzeko, 2024ko aurrekontuen legean horretarako partida bat aurreikusiz. 1080€ko pentsio minimoa ezarriz bakarrik, zahartzaro duin bat ziurtatuko lukeela azaldu du ekimenak. Eta, azken asteetan, atxikimendu kanpaina eta sinadura bilketa jarri dituzte martxan. Gaurkoan azaldu dute geroztik, 20 eragile sozio sindikalen atxikimendua jaso dutela eta herri dinamikaren aldeko 5000 sinadura baino gehiago jaso dituztela ere bai.

Aurrekontuen eztabaida otsaila-martxora arte atzeratuko denez, herri ekimenarekin aurrera egitea erabaki dutela baieztatu dute eta beraz, atxikimendu kanpaina eta sinadura bilketarekin jarraituko dutela ere bai, herri ekimenak martxan jarraitu bitartean. Aurreratu dute gainera, hurrengo asteetan ere, udal desberdinetan mozioak aurkeztuko dituztela, 1080€ko pentsio minimoaren aldarria herri desberdinetara zabaltzeko.

Horretaz gain, aurreko astean Parlamentuan egindako agerraldiaren balorazioa egin dute. Balorazio positiboa alegia, “talde desberdinek erakutsi zuten interesa dela eta”, eta talde desberdinek egindako eskaerari jarraituz, agerraldiak aurkezturiko edukian sakonduz txosten bat bidaliko zaiela esan dute.

Gehiago