1.000 autoinkulpazio migranteak Korrika egunean muga pasatzen laguntzeagatik epaituak izanen diren pertsonei babesa emateko
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu dituen J’accuse kanpainatik urtarrilaren 26an modu masiboan Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute.
2025-ko urtarrilak 17
“Migrazio politika arrazista eta hiltzaileak” salatu eta Korrikak Irun eta Hendaia arteko muga pasatu zen egunean migrazio prozesuan ziren 36 lagunekin muga pasatzegatik epaituko dituzten ekintzaileen kargugabetzea aldarrikatzen dute.
Europako zein Frantzia eta Espainiako migrazio politikak akusatzeko autoinkulpazio kanpaina abiatu zuten azaro amaieran eta harekin bat egin dute hamarnaka eragile eta norbanakoek.
Manifestazioa eguerdiko 11.30etan abiatuko da Ficobatik eta haraino joateko autobusak antolatu dituzte Iruñean.